XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Saltatzen nintzan eta zaldia aurkitzen nuen bera bueltaka joan da amilduta.

Zorionez, bein ere etzuen ezurrik autsi.

Ni inguratzen nintzaionean, Txiki zuen izena eta:

- Bizi al zera, Txiki? - esaten nion.

Jeikitzeko moduan baldin bazan, laister altxako zan.

Eskua luzatzen nion eta txakur batek bezela miaztu egiten zidan.

Amaika negar egin nuen nik baso aietan.

Uste det osasunaren zati bat ere antxe galdu nuela, artean ain umea izanik.

Jateko garaian ere, lenengo egun batzuetan gaizki ibili bear izan nuen.

Nik artean almen gutxi, eta beste baso-mutillak sasoikoak nola ziran, babak ontzi batera atera oi ziran, eta aiek azkar jaten zuten.

Nik, berriz, arrankerik ez artean, eta gutxi janda gelditzen nintzan.

Azkenerako azkartu nintzan, ordea.

Bearko, sabela beteko bazan.

Eta geroztik oitura ori iñork ez dit kendu.

Medikuak ere beti aolku au eman izan didate: mantxo jateko, ongi ausnartuta.

Baiña nik ez det ortan jakin, tragatzen baizik, naiz-eta nere buruaren kalterako izan.

Larunbat illunabarretan Aiara jexten giñan batzuetan, beti ez bazan ere.

Egun batez, gogoratzen naiz, bidoi aundiak nituen zaldi gaiñean, kakoetan lotuta.

Igo nintzan Zelatunera zaldiarekin, eta an ijito sail bat zegoen ardi borda batean.

Abereak kanpoan zebiltzan larrean.

Ni, kasorik egin gabe, ingurutik pasa nintzan.

Baiña nere antzeko mutil koskor batek jarraitu zidan atzetik.

Iturriotz baiño pixka bat gorago arrika asi zitzaidan.

Lenengo arriarekin zaldia jo zuen tripa barrenean.

- Geldi egon adi! - deitu nion.

Beste arri bat tira eta ni jo ninduen bizkarrean.

Orduan zaldia asi zan saltoka, bildurtuta; eta nik ere salto egin nuen.

Makilla neramakien eskuan.

Zaldia geratu nuen.

Bidoi bat lurrera erori zan.

Sekulako zalapartak sortu ziran an.

Ijito mutiko ura etorri zan eta zaldiari sokatik eldu zion.

Nik esan nion uzteko, zaldia nerea zala ta.

Baiña joka asi zitzaidan, arek eramango zuela zaldia esanez.

Baita ni ere, nolabait defenditu bear ta.

Beste erremediorik etzegoen eta borroka latza an egin genduen, biok alkarren kidatsuak izanik.

Azkenean, makilla eskuratu nuen da zartada bat edo bi eman nizkion il-bizikoak, bero beroak, eta antxe errenditu mutilla.

An gelditu zan lurrean.